2012/11/25

Aupa peña!

Jurgi Arrieta eta Jon Gomez gara, Kirikiño Ikastolako batxilergoko lehenengo kurtsoko ikasleak. Euskal folklorea maite dugu eta gure denbora librean Gaztedi dantza taldean aritzen gara,horregaitik euskal folklorean hain ezezaguna eta era berean ikusgarria den Zuberoako Maskaradari buruz hitzegingo dugu eta horrela zuen euskal folklorearen jakituria handitu.

Zuberoako Maskarada negu ihauteri partean egiten dan antzerki,dantza eta kantu nahaste bat da, urtarrila eta apirila bitartean Zuberoako herriak alaituz doana.


                                                   

2012/10/01

OFIZIOAK
Atal honetan gorrien dantzak eta beltzen antzezpenak ikus daitezke, pertsonaia bakoitzak maskaradan duen betebeharra agertzen duelarik. Ofizio hauek ez dira beti berdinak ezta orden berdinean burutu izan ezta burutzen ere, erreferentzia bezala hurrengo lerroetan eramarexalakkusten dena hartu daitekeelarik.
Marexalak: Marexalen betebeharra zamaltzaina ferratzea da, honekin batera dantza bat egiten dutelarik.
Kerestuak: Zikiratzaileek beraien beharra betetzen dute zaldiari arrautzak kenduz, bitartean antzezpen eta dantza xelebre bat egiten dutelarik..
Satan dantza: Pastoraletan erakutsi ohi den dantza da, beraz, inauteriko dantza ez izan arren sarritan ikusi ohi da. Dantza hau taldeko kantiniersek burutzen dute.
Xorrotxak: Zorrotzaileen betebeharra jaunaren ezpata zorroztea da. Lana burutzen duten bitartean kantatu ere egiten dute, gehienetan Euskal Herria gai hartzen duen kopla batzuk.
Gabota: Aitzindariek burutzen duten dantza da, lerroan edo korruan egin daitekeebukamiakna. Dantza honen jatorria ziurrenik Biarnon kokatu behar da.
Buhamiak: Buhamiek sermoi edo prediku luze bat botatzen dute, jendaurrean aurkezpen bat egiten dutelarik, beranduago beraien dantza xelebrea egiteko.
Godalet: Edalongodalettziaren inguruko dantza da, Zuberoako dantzen artean ezagun eta preziatuena. Dantza honetan aitzindari guztiek egiten diote aurre edalontziari.
Kauterak: Kakauterakuteren buruzagia den ‘kabanak’ ere predikua botatzen du, bere morroiek jaunarentzako eltze  bat konpontzen duten bitartean.
Guzti hauetaz gain Maskaradak zehar aurrerago aipatutako jauzi edo muxikoak ere dantzatzen dira, Ostalersa, Aitzina pika edo Moneiñak bezala.

2012/09/24

MASKARADAKO PERTSONAIAK



1.LERROA: Bibolin jolea, Akordeoilaria, Kontrabaxujolea, Txerreroa, Gatuzaina, Zamalzaina, Jauna, Anderea, Laborari, Laborarisa, Bandelaria, Kantiniersa, txirulari/ttunttunlaria, atabalaria, Marexala, Marexala.
2.LERROA: Saxofiolaria, Kukulleroa(5), Kantiniersa(6), Marexala, Marexala, Marexala.
3.LERROA: Txirularia, Kerestua, Kerestua, Medikua, Medikua, Kauterak(4), Buhameak(4),Xorrotxak(2).

2012/09/23

BRALIA
Dantza hau arratsaldeko emanaldian aurkitzen da. Honetan, korru zabal bat osotzen da, mutur bietan jauna eta laboraria kokatuz. Beraien artean bandelaria sartzen da, dantzan zehar korrua gidatuko duena izanik, eta bitartean aitzindariak barneko korru bat sortzen dute. Dantza honetan herritar eta ikusleen partaidetza bilatzen da, buhame eta kauterek ikusleen artean batzuk aukeratu eta korruan sartzen baititLa Bralia. Braletik jauziauzte. Aipamen berezia merezi dute jauna eta laborariaren aldamenean kokatzen direnek, berauek ohorezko konbidatuak baitira.
Dantza bera hiru zatitan banatzen da, kontrapasa, ‘braletik jauztia’ eta ‘karakoltzia’. Kontrapasean denek batera jauzi edo muxiko bat dantzatzen dute eskuetatik helduta, doinu eder baten laguntzaz. ‘Braletik jauztian’ aitzindariak banan-banan pausu ezberdinak lotuz doaz, dantzariek ahalegin guztiak eginez dakizkiten pausurik zail, ikusgarri eta ederrenak lotuz. ‘Karakoltzian’ entseñariak, jaunak eta laborariak dantza pausu ezberdinak eginez bralia mugiaraziko dute mutur bietatik.

2012/09/20

ZUBEROAKO MASKARADAREN JATORRIA ETA BILAKAERA

 

Folklorista eta ikertzaile askok antzinatik eskaini dimaskaradaote arreta berezia Zuberoako inauteri herrikoiari, euskal folklorearen Inauteri errito nagusitzat hartu izan dena. Ikertzaile guztiek Inauteri honen esanahia azaldu nahi izan dute, maskarada hauen jatorrizko zentzua argitzeko helburuarekin gehienbat.
Maskaraden hastapenak kokatzen saiatzea beraz ausartegia izan daiteke. Jakina dena da maskaradek aldaketa ugari jasan dituzte gaur egun ezagutzen ditugun maskaradetara heldu arte.  Izan ere, XIX. mendeko dokumentamaskaradazioa aztertuz gero, garai hartako eta gaur egungo maskaradek zerikusi handirik ez dutela ikusi daiteke, orain ezagutzen den maskarada etengabeko eboluzio baten emaitza baita.
Interes handia gordetzen duen gaia Maskaradaren fenomenoak bere konplexutasun osoan bizirik irautea da, kasualitate hutsari egotzi ezin zaion zerbait. Jean Michel Guilcher izan zen alde hau azpimarratzen lehenengoa, maskaradaren jatorrizko arrazoia edozein izanik ere, folkloristek proposatzen duten teorietatik batek ere ez baitu azaltzen ezta ziurtatzen inauteri honen jarraipena gaur egun arte azaltzen. Bestalde, teoria guztiek oinarri historikoak bilatzen dituztela eta ohituraren gaur egungo zentzua ahazten dutela ere gaineratu zuen. Maskaradek beti ere gaurkotasun zentzua gorde dutela ukaezina da, eta hau da hain zuzen ere bere biziraupena azaldu eta justifikatzen duena.
Antzezpen hauek gordetzen duten gaurkotasun zentzuari esker, gizartearen komunikazio tresna bezala funtzionatzen duela ere esan damaskaradaiteke. Maskarada antolatzen duen herriak gauza asko lortzen ditu era honetara: gazteak trinkotzea, heldu eta zaharrekiko komunikazioa hobetzea eta berauen onarpena erraztea eta, beste herrietara egiten diren irteeretan, komuna ezberdinen arteko elkartruke eta ezagutza baimentzea.
Nahiz eta maskaradaren azterketa bere osotasunean oso konplexua izan, antzezpen honetan burutzen diren dantzez une batez hitz batzuk gaineratzea komenigarria da. Dantza hauek, aurrerago azaltzen den bezala, antzezpen osoaren zati bat baino ez dute osotzen.
Alde batetik, jauzi edo muxiko deituriko dantzak daude. Dantza hauek Zuberoako eta Euskal Herri kontinental osoko dantza herrikoi tradizionaltzat jo daitezke, eta baita Biarnokoak ere. Hegoaldean eredu koreografiko honen aztarna batzuk gelditzen dira, Baztango mutil dantzak adibidez. J. M. Guilcherri jarramaskaradaituz, dantza hauek multzo orijinal bat osotzen dute, Europa osoko korruko dantzetan parekorik gabe, eta antzina hedatuago egon izan ziren.
Beste alde batetik, ‘Points de Principe’ edo ‘Aitzindarien Puntïak’ delakoetan oinarritutako dantzak ditugu, aurrekoak baino zailagoak eta konplexuagoak. J. M. Guilcherrek frogatu zuenez, dantza teknika hau berantiarra da Zuberoako dantzetan, antzinako Frantziako Balletaren ekarpena baita armadaren bitartez sartu zena. XVIII. mende amaieran eta XIX. mende hasieran soldaduen abilezia eta bizitasuna hobetzeko asmoz dantzen irakaspenak orokortu ziren armadaren erregimentuetan. Hau dela eta dantza maisu agertu ziren, sorterrietara bueltatzean beraien ezagutzak transmititu zituztenak.